miércoles, 3 de abril de 2013


Eta pentsatzeari utzi, noizbait, agian, egi bihurtuz aurpegi aurrean daukagun egia.
Ohetik altxatuz, buelta gehiegi eman gabe irribarre egin. Zorionez jantzi eta euriari,gaur, guztia berdin zaizula idatzi leihoko tantez. Goiz honetan bakarrik esnatu zarela izara eta izarren artean, bakarrik, malkorik gabe.  Berriro lokartuz zoriona alboan etzanda zenuela.

Behin jan zenituen izar guztiak irribarrez josi dituzula, gorriz, maitasun kolorez. Guztiak konpondu nahiez. Sufrimendua lurrean geratu dela, aparte, zutaz nahiko urrun. Bakarrik, zu gabe. Azkeneko bi muxuak irribarre moduan eman zenizkion, beldurrari aho txikiz ‘lasai, ez negarrik egin, berriro elkartuko gara’ esanez. Aho txikiz, ia ahotsik gabe. Baina ez zenion ezer sor, zer espero zuen? Astearteko azken gauean izan zinen nirea.
Astearte maitea, nirea eta ez hain nirea. 

1 comentario:

  1. Has hecho que me enamore de un simple texto. Eres una maquina lo sabes no? Te quiero primuchi maitia (:

    ResponderEliminar